Nor Gara?

Zubieta ez da herri bat, auzo bat ere ez, zerbait gehiago da; berezia, ezberdina da. Eta hori trasmititu nahi dugu webgunearen bidez. Honen atzean ez dago pertsona, elkarte edota udal bat. Webgune hau zubietar guztiok osatzen dugu eta nahi baduzu, zuk zeuk ere bai.

Ezagutu Zubieta

Zubietan zer egin ez dakizula?

Hemen kontatzen dizugu historia pixka bat eta zer ikus dezakezun ere adierazten dizugu. Ondo jateko eta leku berezi batean lo egiteko aukerak ere bertan aurki ditzakezu. Goza ezazu zure egonaldiaz!

Gure Taldeak

Hainbat talde eta elkarte dago Zubietan. Alor eta mota ezberdinetakoak diren arren, guztiak ari dira ideia edo intentzio berdinarekin. Denek dute Zubieta hobetzeko helburua eta biztanleentzako gero eta ekintza eta aukera gehiago sortzeko grina.